2011/12/05

MGA, 10 URTEZ AMETSAK BIZITZEN!

Ametsak amets besterik ez direla sinestarazi nahi zeniguten, ametsak bizitzeko era bakarra lo egitea zela errepikatuz, behin eta berriz. Goiza heldu bezain pronto galtzen diren ametsen jabetza besterik ez zeniguten onartu nahi, esna egon bitartean amestuko genuenaz zuek arduratzea baitzenuten helburu. Geure amets propioak sortzeko geneukan gaitasunaz bedurturik, prefabrikatutakoak saltzeko alferrikako ahaleginean aritu ere, aritu zineten.
Guk, bitartean, lo orduak amets orduengatik ordezkatzen genituen. Esna amets egiteko genuen berezko ohitura indartu eta ameslari ez ezik, amesgile bilakatu ginen. Gure ametsak egi bihurtzen genituen heinean, zuen ametsgaizto bihurtzen ginela bagenekien. Eta atsegin genuen. Indartzen gintuen. 

Ametsak egi bihurtzen daramatzagula X urte beteko dira gainean daukagun urte berriaren etorrerarekin, eta beste X urtetan zehar berdin jarraitzeko asmoa daukagula argi uztera gatoz. Ametsez, maitasunez, malkoz, garrasiz, graziz, gorrotoz, autogestioz, ... etorkizuna okupatzen jarraituko dugu!



2011/11/19

Kontzertue : OKKULTOKRATI + J.A.N.

Datorren martitzenin, hilak 22, zarata saiu Akerbeltzen!

OKKULTOKRATI (Noruega - Odio Sonoro / Fysisk Format)

Oslotik eta Hombre Malo, The Sons Of Saturn eta Haust-eko taldekidikin osatuteko taldie. Black Metal, D-Beat, Hardcore eta Rock N' Roll doinuek belarrixek zulotu arte!

http://okkultokrati.bandcamp.com/
http://okkultokrati.blogspot.com/


J.A.N. (Enkarterri)

Hardcore-punk doinukin Enkarterrixetatik, euren "Tortura" disko berrixe aurkezten!

http://www.myspace.com/jodidaactitudnormal


Ondiño 3. talde bat batu leike kartela, zeozer dakigunin abixaukogu.
Sarreri: 5 €

2011/11/14

"Sendabelarrak"



Zapatuen, azaruan 19xen, sendabelarrei buruzko mahai-ingurue eta tertulixie egongo da Xabier Bereziartua "Alarabi" dendakuan eskutik. 15:30etan hasiko da Akerbeltz gaztetxien.

Mahai-inguruen infusiñoiei, inguruko bedarrei edo ukenduei buruz eingo da berba, eta errezeta praktiko batzuk ikesteko aukeri be egongo da.

Ezta izenik emon biherrik, berta etorri zapatun eta han alkartukoga danok!

2011/11/10

HaRdCoRe KoNtZeRtUa
















Azaroak 12xen Hardcore gaba!  Esteka, A.D. eta Tres41! 
Gabeko 21:00etatik aurrera Markina-Xemeingo gaztetxien 3€ren truke!!!
Ez gelditxu etxin, frontopin hotza txupetan, zelaixen pipak jaten, lokalin apalankaute edo taberna zuluen. Animau eta etorri! Giro ona ziurtatute da!

 


2011/06/21

Inkisidoreak erretzera goaz!


Gainean daukagu urteko gaurik motzena, motz bezain magikoa den San Juan bezpera, Akerbeltzek urteko beste gau guztien gainetik desiratzen duena. Sorgin eta azti guztiak astoratzen hasi zaizkigun honetan, zerua ere gorritzen hasi zaigu jada, bai behintzat gure kobazuloko zuloetatik ikus daitekeen zerua. Magia, sua, zarata, sorginkeria, gehiegikeria, haragikeria, ... ez da ezer faltako Akelarrean.
Baietz zuloan erori!


2011/06/07

Zatoz Plazatik Gaztetxera!

Datorren larunbatean, ekainak 10,  "Plazatik Gaztetxera"-ko lehenengo kanporaketa egingo da Akerbeltz Gaztetxean!


Bertsolariak honek:

-Eneko Arrate
-Nerea Ibarzabal
-Peio Ormazabal
-Eñaut Uruburu
-Saioa Alkaiza
-Julen Sololuze

Saioa aurretik afaria egongo da, 21:00etan. Afarirako tiketak gaurtik aurrera jarriko dira saltzen Gaztetxean, Erlatxen eta Sakrisen. Kontutan izan afarirako kopurua mugatua izengo dela.

Afalostean bertso saioari ekingo diogu, 23:00etan.

"Plazatik gaztetxera" ekimenak aurten 10. urteurrena beteko du, eta horregaitik, aurreko urtetako saio kopurua 4tik 6ra igo da. Urtero gisa saioa lau gaztetxetan egin beharrean, seitan eingo da, aurten guk izango dugularik saio bat aurrera eramateko ohorea. Agendetan apuntatzen joateko, hemen dauzkazuez egingo diren bertso saioak eta bakoitzean parte hartuko duten bertsolariak:



Ekainak 10, Markina-Xemein:

Eneko Arrate
Julen Sololuze
Nerea Ibarzabal
Peio Ormazabal
Eñaut Uruburu
Saioa Alkaiza

Ekainak 11, Deba:

Aitor Urbieta
Aitor Arrizubieta 'Toko'
Xabat Galletebeitia
Olatz Ibarluzea
Ander Elortegi
Oihana Iguaran

Ekainak 17, Elgoibar:

Mikel Olaizola
Ander Solozabal
Beñat Iguaran
Asier Aspiroz
Peru Vidal
Adur Gorostidi

Ekainak 18, Soraluze:

Eneko Beretxinaga
Josu Urain
Eneritz Artetxe
Ane Labaka
Ion Mikel Mujika
Enaitz


Ekainak 24, Zumaia

Maialen Velarde
Eneritz Arzallus
Aitor Salegi
Nekane Zinkunegi
Pertzi
Iñigo Etxarbe

Ekainak 25, Mendaro

Aitzol Urain
Hodei Hiruretagoiena
Mikel Artola
Ander Zulaika
Maddi Gallastegi
Irati Erkizia

Uztailak 1, Mutriku

Finala. Saio bakoitzeko bertsolari bat eta puntuaziorik altuena eduki duten beste bi pasatuko dira finalera.

2011/06/01

Dinbi-Danba #0

Kalean da jada gazte asanbladaren aldizkaria! Pasa berri den Gazte Egunean argia ikusi zuen proiektu berri honen zerogarren alea zuen eskura jartzen dugu, nahi duenak irakurri, jeitsi, edota bere inguruan zabal dezan.


2011/05/31

Duela bederatzi urte hasitako akerbidean aurrera darraigu, egunez egun, pausoz pauso eta ametsez amets hazten. Hasierako indarra bizirik mantendu ez ezik indartuz daramagu, eta horrek eraman gaitu bidean beti aurrera egitera. Dagoeneko bi urte dira hasieratik geneukan helburu nagusietako bat lortu eta gune autogestionatu baten beharra asetu genuela. Akerbeltz gaztetxea babesleku bilakatu dugu aspadi ekin genion bide honetan, eta bertatik dihardugu borroka egiten, bizitzen, gozatzen, maitatzen, oztopoei aurre egiten, ametsak egi bihurtzen! 

Kobazulo hau Akerbeltzena den bezela geurea ere badelako, zeurea ere izatea nahi dugu, zeu ere bide-lagun izatera gonbidatu nahi zaitugu. Aurrerantzean sarean izango duzu Akerbeltzek esku artean darabilenaren berri. Akelarre batean edo bestean urratuko garelakoan... 

Laino guztien azpitik, sasi guztien gainetik!



MGA